Odola emateko zita, bihar hernaniarrek eta etzi astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 3a, 00:00

Hernaniko anbulategian izango da odol ematea, hemendik aurrera.

Odola emateko, aldez aurretik telefono honetara deitu behar da: 943 00 78 84.

Ez da odola emateko aukerarik izan irailean, Hernanin, baina dagoeneko urrian sartu gara eta odola emateko hitzordua jarri dute Odol Emaileen elkartekoek, herritarrentzat. Ohiko moduan, hileko lehen asteartean jarri dute zita, hau da, bihar, arratsaldeko 16:30etatik 20:10etara bitartean. Udazkenarekin batera, berrikuntza batekin datoz Hernaniko Odol Emaileen elkartekoak: «orain odol estrakzioak Hernaniko anbulategian izango dira».  Eta odola emateko asmoa izanez gero, gogoratu, aldez aurretik telefono honetara deitu behar dela: 943 00 78 84. 

 
Udazkenarekin batera, 
Astigarragan ere odol ematea 

Astigarragako herritarrek ere, odola emateko hitzordua dute, etzi. Arratsaldeko 16:30etatik 20:10era bitartean egongo da aukera hori. Hala ere, antolatzaileek, Astigarragako Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Odol Emaileen elkartearekin lankidetzan nabarmendu dute, beharrezkoa dela aldez aurretik hitzordua eskatzea telefono honetara deituta: 943 00 78 85, goizeko 08:30etatik 14:30etara bitartean. Erriberan izango da odol ematea, Kontxa Etxeberria plazan, hain zuzen, eta antolatzaileek herritarrak gonbidatu nahi izan dituzte: «odol erreserbak haunditu behar ditugu. Odola ezin denez eraiki, eskatu nahi dizuegu ahalegin txiki bat egitea eta hitzordura joatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!