Mendialdea, tartean Arano eta Goizueta, bere aurreneko Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Plana onartzeko bidean da. Urteko lehenengo seihilekoan diagnostikoa osatu dute Cedernatik, fase horren ondotik ekintza plana diseinatzeko. Planaren helburuetako batzuk izanen dira, eskualdean bizitzeko eta lan egin ahal izateko sektore desberdinak indartzea eta horien arteko batasuna eta saretzea bultzatzea.
Eskualdean, garapen ahalmen haundiena duten bost sektore ekonomiko aukeratu dituzte planean zehar lantzeko; hala nola, elikadura osasuntsu eta jasangarria, energia berdearen industria, industria oro har, turismo jasangarria, eta merkataritza eta ostalaritza.
Urriaren 25erako, foro irekia antolatu dute, 17:00etan Leitzako Herri Aretoan, eta parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena: 606 408 614 edo mendialdeaplana@cederna.es.