Urriko kultur agenda indartsu, II. Liburu Azokarekin eta beste hainbat ekintzarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 1a, 00:00

Kresala dantza taldearen ikuskizuna, Erriberan.

Ireki da hilabete honetako kultur egitaraua, eta egiteko ugari izango da. Gaurko, aukeran izango dira Doberaren II. Liburu Azoka, diziplina anitzeko 'Ardo' emanaldia, eta bertso merienda Akizu eta Euzkitzerekin, besteak beste. 

Iraila atzean utzi eta urrian sartu gara dagoeneko. Eta, horrekin batera, betiko moduan, argitaratu dituzte Astigarragako zein Hernaniko kultur agendak. Gaurtik hasita hilabete bukaerara arte, makina bat ekintza izango dira herrian, eta, noski, adin tarte guztiek izango dute lekua oraingo honetan ere. 

Zinea, antzerkia, musika, dantza, literatura... Denetarik izango da herritar guztientzat. Zenbait saiotarako, beharrezkoa da aldez aurretik sarrera gonbidapena lortzea edo sarrera erostea. Azken kasu horretan, Hernaniko ekintzetarako, aukera dago gaurtik aurrera Biteriko leihatilan eta www.kultura.hernani.eus webgunean erosteko. Astigarragan, sarrerak eros daitezke Erribera kulturgunean edota www.astigarraga.eus web orrian. 

 

Hasteko, literatura, musika, poesia eta beste asko, gaur

Gaur, Atsegindegi plaza hartuko du Dobera Euskara Elkarteak. Joan den urteko arrakasta jarraituta, Hernaniko II. Liburu Azoka izango da egun osoan. Goizez zein arratsaldez luzatu da jardunaldia, 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. «Azokari esker, euskerazko liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera emanez, euskal kultura sustatuz eta indartuz», aipatu zuten Doberakoek azokaren aurkezpenean. Gainera, ez da nolanahiko azoka izango; izan ere, izango dira irakurraldiak, liburuen aurkezpenak, Beldurra izeneko antzezlana eta beste hainbat sorpresa. 

Dobera Euskara Elkarteak joan den urtean antolatutako Hernaniko I. Liburu Azoka, Atsegindegin.

Horrez gain, herri erdigunetik zertxobait aldenduta, Chillida Lekuk kulturaz bustitzen jarraituko du urrian ere. Hain zuzen ere, Ardo emanaldia eskainiko dute Andoni Tolosa Morau hernaniarrak eta Beñardo Goietxek, izen bereko disko-liburua aurkezteko. 19:00etan jarri dute horretarako hitzordua eta, bertaratzen direnek, ikuskizunaz gozatzeaz gain, aukera izango dute ordubete lehenago museora sartzeko eta Chillida Leku ezagutzeko. Era berean, kontzertua amaitzean, ardoa dastatzeko tartea ere izango da, Iñaki Martiarena Mattin argazkilariaren erakusketan. 

Astigarragan, bertso meriendak irekiko du hilabete honetako agenda. Maialen Akizu eta Aner Peritz 'Euzkitze' ariko dira bertsotan, Gaztelekuan. Eta, gaurtik hasita, makina bat egiteko izango dira herrian. 

Gau Beltza izango da herriko protagonistetako bat, gaurko Kronikan aurreratu moduan. Hain zuzen ere, kultur agendan lekua izango du jaialdiak, eta urriaren 31rako ez ezik, lehenagorako ere prestatu dituzte hainbat ekintza herriko zenbait eragilek eta Xaguxar aisialdi elkarteak,elkarlanean.

Udazken Zaporez egitasmoa ere ekintza azpimarratuenetakoa da hilabete honetan. Sagar uztarekin eman zioten hasiera eta, betiko moduan, hainbat jarduera aurkeztu dituzte sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak, sagar erakusketa eta dastaketa, afari maridatua, eta Urumea ibaian barrena kanoan ibiltzea.

Hernaniko kultur agenda

Urriak 1 Hernaniko II. Liburu Azoka, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. 11:00-14:30 eta 17:00-19:30, Atsegindegin. 12 postutik gora egongo dira ikusgai, eta liburu-aurkezpenak, antzerkia eta bertsolariak ere izango dira.

Urriak 1 Emanaldia: 'Ardo'. Poesia, kantua eta irudiak. Morau eta Beñardo. 19:00etan, Chillida Lekun. Sarrerak salgai Biterin eta 'kultura.hernani.eus'.

Urriak 1 eta 2 Extremadurari buruzko jardunaldiak. 

Urriak 1 eta 3 Zinea haurrentzat: 'Padre no hay mas que uno, 3'. 16:30etan, Biterin. 

Urriak 1, 2 eta 3 Zinea helduentzat: 'La casa entre los cactus'. 19:30etan eta 22:30etan (urriak 1), 19:30etan eta 16:30etan (urriak 2 eta 3), Bitein. 

Urriak 4 Dokumentala: 'Bi arnas'. 19:00etan, Biterin. 

Urriak 5 Literatur solasaldia (gaztelaniaz): 'Mar de fondo' (Patricia Highsmith). Amaia Garciak gidatuta, 19:00etan, Biterin. 

Urriak 6 Dantza ikuskizun ibiltaria: 'Menu'. 20:00etan, erdialdean barrena. 

Urriak 7 eta 8 Zelabideko jaiak, Gabriel Celaya plazan. 

Urriak 7, 8, 9 eta 10 Zinea helduentzat: 'Cinco lobitos'. 22:30etan (urriak 7), 19:30etan eta 22:30etan (urriak 8), 19:30etan (urriak 9) eta 16:30etan (urriak 10), Biterin. 

Urriak 8 eta 9 Zinea haurrentzat: 'Las nuevas aventuras de Gulliver'. 16:30etan, Biterin. 

Urriak 8 Kalez kale kantari eta erromeria, ohiko lekuetan eta orduetan. 

Urriak 8 Hernaniko Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, udaletxeko arkupeetan. 

Urriak 13 Kontzertua: 'Kantu bat gara'. Jon Maia Soria bertsolaria, kantaria eta idazlea, bere taldearekin. 19:00etan, Biterin. Sarrerak salgai gaurtik, Biteriko leihatilan eta 'kultura.hernani.eus' webgunean. 

Urriak 14 Duo Jaderen emanaldia. 22:00etan, Leoka labaderoan. 

Urriak 16 Haur antzerkia: 'Peru kokodriloa'. Kantu Kolore taldearen eskutik, 12:00etan, Atsegindegin. Sarrera librea izango da. 

Urriak 18 Literatur solasaldia: 'Festa aldameneko gelan' (Mariasun Landa). Ane Mayozek gidatuta, 19:00etan, Biterin. 

Urriak 19 Ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik. 4-6 urte arteko haurrentzat, 17:30etan, liburutegian. 

Urriak 20 Dantza emanaldia: 'Ur bizitan'. Haatik dantza konpainia. 19:30etan, Biterin. Sarrerak salgai gaurtik, Biteriko leihatilan eta 'kultura.hernani.eus' webgunean. 

Urriak 22 eta 22 Txantxillako jaiak. 

Urriak 22 Oroimen ekitaldia 1936ko gerraren testuinguruan fusilatutakoei. 12:00etan, hilerrian. 

Urriak 22 Kontzertua, Kaxko auzo elkarteak antolatuta. 

Urriak 25 Emakumeen euskal literatura mintegia: 'Kamisoi zuri zetazkoa' (Alaine Agirre). 19:00etan, liburutegian.


GAZTELEKUA

Urriak 1 Ping-pong Txapelketa. 17:30etan, Gaztelekuan.  

Urriak 7 Wii bideojolasa. 17:30etan, Gaztelekuan.  

Urriak 11 Merienda osasungarria. 18:00etan, Gaztelekuan. 

Urriak 29 Sukaldaritza tailerra. 17:30etan, Gaztelekuan.

 

Astigarragako agenda

Urriak 1 Bertso merienda, Maialen Akizurekin eta Aner Euzkitzerekin. 18:00etan, Gaztelekuan. Sarrera, dohainik.

Urriak 2 Txalaparta tailerra eta Land art. 16:30etatik 17:30etara, Sagardoetxeko sagastian. Sarrera, dohainik. Informazioa: 943 55 05 75, 'info@sagardoetxea.eus' eta 'www.sagardoetxea.eus'. 

Urriak 2 Dokumentala: 'Motelak'. Euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekin. 19:00etan, Erriberan. Sarrera, dohainik. 

Urriak 3tik 14ra Erakusketa: 'Habitat, ezkutatu diguten historia'. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Erriberan. 

Urriak 3tik 21era  Argazki-lehiaketa: Astigarragako emakumeak eta komertzio txikiak'. Aurkezteko epea: urriak 21. Nora bidali: Erribera kulturgunean aurkeztu edo 'astigarraga.kultura@gmail.com'. 

Urriak 6 Ipuin kontaketa, Lur Kortarekin: 'Ipuin bitxiak, ipuin ttipiak'. 17:00etan, Erriberako terrazan. Euskeraz. Sarrera, gonbidapenarekin. 

Urriak 6, 13 eta 20 Udazken zaporez: Sagarrari buruzko ikastaroak. 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 15 euro. Informazioa eta izen-ematea: 943 55 05 75, 'info@sagardoetxea.eus' eta 'www.sagardoetxea.eus'. 

Urriak 6tik 27ra (ostegunetan) Ikastaroa: 'Zoru pelbikoa lantzeko hipopresiboak eta askoz gehiago'. Sara Majarenase eskutik. Emakumeon Etxean, 17:15etatik 18:45etara. Euskaraz hilaren 6an eta 20an eta gaztelaniaz hilaren 13an eta 27an. Izen-ematea: 'emakumeonetxea.astiagarraga@gmail.com' eta 648 417 157. 

Urriak 7 Dokumentala: 'Gure hots'. 18:30etan, Emakumeon Etxean. Elebiduna. Sarrera, dohainik. 

Urriak 8 Musikala: 'Kutsidazu bidea Ixabel'. 20:00etan, Erriberan. Sarrera, 10 euro.  

Urriak 9 Zinea: haurrentzat, 'Barraskiloa eta balea', 16:30etan, Erriberan; helduentzat, '5 lobitos', 19:00etan, Erriberan.

Urriak 18tik azaroaren 17ra Erakusketa: 'AHT, Abiadura Handiko Trena'. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Erriberan. 

Urriak 21 Bakarrizketa: 'Nekatutak', Antton Telleria. 20:00etan, Erriberan. Sarrera, 8 euro helduentzat eta 4 euro adin txikikoentzat. 

Urriak 22 Tailerra: Gau beltzeko jantziak. 17:00etan, Erriberan. 

Urriak 24 Hitzaldia: Astigarragako auzo-konpostaren egoera. Elebiduna. 18:00etan, Erriberan. 

Urriak 24 Literatura solasaldia: 'El arte de la fuga' (J.A. González Sainz). Jorge Carrerok zuzendua, gaztelaniaz. 19:30etan, Erriberan. 

Urriak 25 Literatura solasaldia: 'Gezurra berdaderoa' (Bertol Arrieta). Isabel Etxeberriak zuzendua, euskeraz. 19:30etan, Erriberan.

Urriak 26 Ikus-entzunezkoa: 'Mundua arnastu nahian'. 19:00etan, Erriberan. 

Urriak 28 Musika: Deblauki taldearen kontzertua. 19:00etan, Erriberako terrazan. 

Urriak 29 Kale antzerkia: 'Psike' (Markeliñe). Euskeraz. 20:00etan, Erriberako atarian. 

Urriak 30 Zinea: haurrentzat, 'Kranston ikastetxea: munstroen eskola', 16:30etan, Erriberan; helduentzat, 'Verónica', 19:00etan. Erriberan. 

Urriak 31 Gau beltza: jaia. 16:30etan, kalabazak hustutzeko eta makilatzeko tailerra Foru plazan; 19:30etan, kalejira, hilerritik Foru plazaraino; 23:30etan, Pottotte eletrotxaranga Emakumeon plazan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!