Etzira arte, AEK-n matrikulatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 28a, 00:00

Hernanialdeko AEK euskaltegiak 2022 eta 2023 ikasturteari hasiera emango dio eta matrikulatzeko epea zabalik dago, ostiralera arte. Interesa duenak, harremanetan jarri behar du, astigarraga@aek.eus edo hernani@aek.eus helbidera idatzita, edota, 607 610 687 edo 607 592 864 telefonoetara deituta. Maila guztietan izena emateko aukera egongo da, hainbat ordutegitan. Horrez gain, HABEren azterketak prestatzeko taldeak nahiz euskera maila hobetzekoak sortuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!