Zazpi garaipen eta bi porrot, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 27a, 00:00
Macicior eta Kerejetak eskuratu zuten berriz garaipena.

Lehenengo jardunaldian bezala Macicior eta Kerejetak garaipena lortu dute berriz bigarren mailan.

Asteburu ona izan da bailarako bikoteentzat Gipuzkoako paleta gomazko Txapelketan. Honela, bederatzi partiduetatik zazpi garaipen eta bi porrot izan dituzte Hernaniko eta Mundarroko bikoteek. Nesken lehenengo mailan, Huizik eta Goikoetxeak ez zuten jokatu behar izan puntuak lortzeko. Macicior-Kerejeta bikote gazteak, bigarren mailan, bigarren garaipena lortu zuen, 30-15, Iruleak taldeko bikotearen aurka. Maila berean Mundarroko Arraras-Elduak 30-22 irabazi zuten Intxurre 2ren aurka eta Balerdi-Urien hernaniarrek ere lehendabiziko garaipena lortu zuten 25-30 Su-Berriren aurka.

Mutiletan Mundarroko bi bikotek lortu zituzten garaipenak. Bigarren mailan, Agirre-Zubiarrainek 18-25 irabazi zuten Beloki taldearen kontra eta Hernaniko Arandia-Manterolak 21-25 galdu zuten Azkoitiren kontra. Astigartarrek jokatutako dena irabazi dute eta hernaniarrek, berriz, galdu. Hirugarren mailan, Mundarroko Larramendi-Urdangarinek 25-13 gainditu zuten Errepalako bikotea. Hauek ere partidu denak irabazi dituzte.

Jubenil nesketan, Iriondo-Minerrek, 30-8 irabazi zuten eta Saralegi-Tolaretxipik ezin izan zuten garaipenen taulan estreinatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!