Mundarrok irabazi du derbia, berriro ere

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 27a, 00:00
Mundarroko bi jokalari, igandeko partiduan Hernaniko kiroldegian.

7-14 irabazi zuen Hernanin, neska kadeteen partidua. Hernaniko mutil kadete eta jubenilek, irabazi.

Elkarren kontra hasi dute Gipuzkoako Txapelketa, neska kadeteetan, Hernanik eta Mundarrok. Eta Urumea Ibaia torneoko finalean bezalaxe, astigartarrek lortu dute garaipena berriro: 7-14 nagusitu ziren Hernaniko kiroldegian, igande goizean. Jokoan nahiko parekatuta aritu ziren bi taldeak, baina moreek gehiago asmatu zuten atearen aurrean.

Gainerako kategorietan, bi garaipen eta porrot bat jaso ditu Hernanik, Gipuzkoako Txapelketaren aurreneko jardunaldian. Mutil jubenilek 34-36 irabazi zuten Elgoibarren, eta mutil kadeteek ere garaipena lortu zuten Zumarragan, Urolaren kontra (32-33). Neska jubenilek, berriz, galdu egin zuten, Zarautzen kantxan (23-18).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!