Trikitixa sasoi bikaina, bailarako bi bikotek

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 26a, 00:00
Elaia Diaz eta Ianire Segurola, aurreko txapelketa batean.

Euskal Jaietan bukatu zuten denboraldia Elaia Diazek, Ianire Segurolak, Eider Garrok eta Araitz Elizaldek.

Etxean bukatu zuten trikitixa txapelketen denboraldia, aurreko larunbatean, Hernani Musika Eskolako bi bikotek. Euskal Jaietako XXIII. Trikitixa Txapelketan hartu zuten parte Ianire Segurola Tolosa hernaniarrak eta Elaia Diaz Beroz astigartarrak, batetik; eta Eider Garro Iraola eta Araitz Elizalde Miner hernaniarrek, bestetik. Lan bikaina osatu zuten bi bikoteek, eta bigarren postuan bukatu zuten Segurolak eta Diazek, gainera. Irabazle izan ziren Enaitz Alberdi Alkorta azpeitiarra eta Mirari Plazaola Torrontegi arrasatearra.

Etxeko txapelketan ez ezik, denboraldi osoan zehar «lan bikaina» osatu dute bailarako bi bikoteek, Hernani Musika Eskolak nabarmendu duenez. Horrela, beste hainbat sari ere eskuratu dituzte Segurolak eta Berozek: Getariako Txapelketan hirugarren saria, Azpeitiko Xanjuandei auzoko txapelketan bigarren saria, eta Aiako Txapelketan hirugarrena, Hernanin berriro bigarren izan aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!