Berrikuntza gehiagorekin, Kronikakide kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Joan den maiatzean jarri zuen martxan Kronikak Kronikakide kanpaina, 0km: batzen gaituen distantzia lelopean. Ordutik, lantaldea burubelarri aritu da lanean, helburua izanik gure kideei Urumea bailarako komertzioetan eta enpresetan abantailak eskaintzea. Izan ere, modu horretan, babestuko da Kronika, tokiko ekonomia eta euskera, eta horixe da gure jomuga. Martxa hori hartuta, azken hilabete hauetan guztietan, bailarako taldeen eta elkarteen harrera oso ona izan da. Pixkanaka, gero eta gehiago gara.

Orain, bultzada ematen jarraitzeko unea da. Horregatik, deskontu eta zozketa berriak lortu ditugu Kronikakideentzat zein Doberako bazkideentzat. Gogoan izan kanpaina lau taldetan banatu dugula: norbanakoak (urtean 30 euro), elkarteak, komertzioak eta sortzaileak.

Animatu eta egin zaitez Kronikakide!

 

DESKONTUAK 

Deskontuak eta zozketak bailarako komertzioetan:

  • Adarragan %10eko deskontua
  • Aitan Etxek zozketa
  • Alaia hortz klinikan %3ko deskontua
  • Allianz aseguruetan kotxeetan %15eko deskontua eta bizitza aseguruan %25eko deskontua
  • Altzea automekanikan 2 neumatiko aldatzeagatik, direkzioaren alineazioa dohainik
  • Arriatzuk urtean bi zozketa
  • Brintza aholkularitzan ekainaren 30era arte, errenta aitorpena edo ondare aitorpena egiteko %10eko deskontua
  • Dorronsorok urtean bi zozketa
  • Hernani Bidaiakek urtean bi zozketa
  • Irubide jatetxean; eguneko menuarekin kafea doan
  • Mahuka arropa dendan %5eko deskontua
  • Oihalan %3ko deskontua
  • Pineda harategiak urtean bi zozketa
  • Tripontzi jatetxean eguneko menuarekin kafea doan
  • Urrats oinetako dendak urtean bi zozketa 

DESKONTU BERRIAK

P.Kita studio %10eko deskontua

 

Ibaimendi %5eko deskontua

 

Txindokiko Itzala %10eko deskontua

 

 ZOZKETAK

Nola parte hartu zozketetan? Erraza da. Lehenengo, kronika.eus webgunean sartu eta, jarraian, pausu hauek eman: Kronikakide > Zozketak > Parte hartu. 

Hori bai, gogoratu aurretik erabiltzailea eta pasahitzarekin logina egitearekin!

Hilabete honetan, gehigarri gisa, bi zozketa gehiago izango dira Kronikakideentzat zein Doberako bazkideentzat, astelehenetik aurrera martxan.

  • Basqueland-eko Oktoberfesterako sarrera bikoitza
  • Kronika Erremonte Jaialdirako 4 sarrera bikoitz
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!