«Pozik» Enekoitz Azparren, Australiako Wollongong munduko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Australiatik, sentsazioak kontatu dizkigu, Azparrenek.

54garren postuan amaitu zuen Enekoitz Azparren astigartarrak, 23 urtez azpikoetan. 

Ostiral goizaldean Enekoitz Azparren astigartarrak, Wollongongeko Munduko txapelketan lehiatu zuen, Australian. Astigartarrak, 23 urtez azpikoetan, 54garren postuan amaitu zuen, lehenengo postutik ia bederatzi minutura. Guztira 10 itzuli egin zizkioten Wollongongeko zirkuituari, 169,8 kilometro eginez. Mount Pleasanteko beste hainbeste igoerarekin (1,1 kilometro bataz beste, %8,6ra). 

Lasterketa aurretik, Azparrenek azaldu zuen oso zirkuitu hiritarra zela, eta zartailu asko egongo direla: «hiruzpalau zuzen daudelako, eta gainerakoa 90 graduko birak dira. Bi aldapatxo ditu eta lehenengoa oso gogorra da. Batez beste %9 du, baina tarteen atsedenak daude. 300 metroko bi igoera-zatiak % 12koak dira».

 

Lan ederra Enekoitz Azparrenek, Australian

Sentsazio onak izan dituela azaldu digu Enekoitz Azparrenek, Australiatik: «karrera guztian, aurrean ibili naiz, eta nire ustez lan bikaina egin dut Raul Garciarentzat eta Pau Miquelentzat. Korte batzuetan sartu gara, eta batek aurrera joango zela zirudien, hiru buelta falta zirela. Baina azkenean atzetik jarri dira bultzaka, oso fuerte. Hor harrapatu gaituzte. Hor berriro aritu naiz, Pauri eta Rauli laguntzen, ahalik eta gehien».

 

Zikuñagako Ama zikloturistak irteera, bihar 

Bihar, urteko 25garren irteera egingo dute Zikuñagako Ama zikloturista taldeak. Igantzira irtengo dira, guztira 91 kilometro eginez. 08:30etarako jarri dute hitzordua, Zinkoenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!