Jara, Altuna, Ortiz de Urbina eta Salaberria gaur, Azkoitian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Jon Jara Behar Zanaren aurkako norgehiagokan, joan den maiatzean.

Gurea frontoian dute hitzordua, 11:00etan eta 11:30etan. Hernanin ere izango dira lagunartekoak.

Denboraldia hasi dute, dagoeneko, Urumea bailarako esku pelotariek. Mundarroko eta Hernaniko zenbait pelotarik atzo eta herenegun izan zituen jardunaldi honetako norgehiagokak. Hernaniko beste zenbait pelotarik, berriz, gaur eta bihar jokatuko dituzte jardunaldi honetakoak.

C.D. Hernaniko pelotariek, denera, 13 partidu jokatuko dituzte jardunaldian, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizialetan eta pribatuetan.

Partidu garrantzitsuenak le­henengo eta hirugarren senior mailako hiru bikotek jokatuko dituzte. Helburu gisa izango dute topaketarik galdu gabe beste jardunaldi bati gehiago eustea. Atzo, Tolosan, lehenengo mailako seniorretan, Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak Tolosako Altuna eta Etxeberriren aurka neurtu zituzten indarrak. Horrez gain, hirugarren mailako seniorrek, Garikoitz Arizmendik eta Anartz Oiartzabalek, aurrez aurre izan zituzten Behar Zanako Aranburu eta Jauregi.

 

Hernaniarrak gaur, Azkoitian

Aipatutakoez gain, bigaren mailako seniorrek, Ortiz de Urbinak eta Salaberriak, Azkoitiko Gunea frontoian jokatuko dute gaur, 11:00etan, bertako bikote baten kontra.

Bere aldetik, hirugarren mailako seniorrek ere gaur izango dute norgehiagoka. Beraiek ere Azkoitian dute hitzordua, goizeko 11:30etan. Hernaniko Jon Jarak eta Josu Altunak Azkoitiko bikote bat izango dute aurrez aurre.

Horrez gain, azpimarratzekoak dira ere gaur arratsaldean jokatuko diren beste zenbait norgehiagoka. Horiek, hori bai, lagunartekoak izango dira. Denboraldia indartsu hasteko eta erritmoa hartzeko zitak izango dira. Izan ere, hiru aste barru hasik da Gipuzkoako Txapelketa. Errendimenduko 16 pelotari hernaniar txuriz jantziko dira denboraldiko lehenengo partidua jokatzeko. Gaurkoak, berriz, motorrak berotzen hasteko norgehiagokak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!