Derbia izango da bihar, Hernaniko kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Kadete mailan, Hernanik eta Mundarrok indarrak neurtuko dituzte, 10:15etan hasita. Horrez gain, beste hainbat partidu ere izango dira. 

Denboraldia hasiko dute asteburu honetan, bailarako eskubaloi talde gehienek. Aurredenboraldia atzean utzita, txapelketa hasiko dute jubenilek eta kadeteek.

Bihar, kadete mailan, Hernaniren eta Mundarroren arteko norgehiagoka izango da. Hernaniko kiroldegian neurtuko dituzte indarrak, 10:15etan. 

Talde nagusiei begira, seniorrek datorren asteburuan ekingo diote lehiaketari. Jubenil mailan, Hernaniko taldeek hainbat partidu izango dituzte gaur eta bihar. Gaur arratsaldean, mutilen taldeak Elgoibar izango du aurrez aurre, 17:45etan, IMH kiroldegian. Jubenil nesken taldeak, berriz, Zarautz izango du aurkari. Etxetik kanpo jokatuko dute hernaniarrek, Zarauzko Udal kiroldegian, gaur, goizeko 09:45etan. 

Aipatutakoez gain, beste hainbat partidu ere izango dira. Kadete mailan, nesken zein mutilen taldeek ligako lehenengo jardunaldia jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!