Hernanik etxeko lehendabiziko partidua, gaur Elorriren aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Mundarrok, berriz, lehenengo mailan, Donosti Dolphinsen aurka jokatuko du gaur Benta Berrin, 18:00etan.

Gipuzkoako saskibaloia pasa den astean jarri zen martxan eta asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko dute taldeek. Mundarro eta Hernaniren txanda gaur izango da. Hernanik, Gipuzkoako 2garren mailan, etxeko lehenengo partidua jokatuko du.

Zaleen aurrean denboraldiko estreinaldia izango da aurreko astean kanpoan galdu eta gero. Gaur, 16:00etan, kiroldegian, Alegiko Elorri-Aldapa taldea da aurkaria. Tolosaldeako taldeak indartsu hasi du denboraldia Easo talde donostiarraren aurka 59-37, erraz irabazi ondoren. Hernanik galdu egin zuen Goierriren aurka zortzi puntugatik. Taldeen maila zein izango den jakitea ez dago jakiterik jardunaldi batzuk igaro arte eta beraz gaurkoa beste neurgailu bat izango da.

 

Mundarrok ongi jarraitu nahi du Dolphinsen kontra

Astigarragako Mundarro taldea maila bat gorago dago, senior lehenengo mailan, eta denboraldia garaipen on batekin hasi zuten etxean, Atlético San Sebastianen kontra. Aste honetan, kanpoan jokatuko du, Donostiako Benta Berri kiroldegian, 18:00etatik, aurrera eta aurkaria Donostia Dolphins izango da.

Donostiarrek ez zuten ongi hasi denboraldia, Tolosan Takeren aurka 10 puntugatik galdu eta gero. Mundarro lehen jardunaldiko liderra da, baina Dolphins goiko postuetan sailkatzen den taldea da eta seguru partidu zaila izango dela astigartarrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!