Luis Goñi, Flysch Beltzan garaile

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 00:00

Luis Goñi eta Joseba Mateos, helmugara iristen.

Astigarragan bizi den Luis Goñi hernaniarrak irabazi egin zuen, larunbatean 8garren Flysch Beltza itsas-zeharkaldia. 6,5 kilometrotako ibilbidean, Ondarrutik Debara, Goñik garaipena lortu zuen Joseba Mateos ibarratarraren aurretik. Ordu bete, 39 minutu eta 22 segundu behar izan zituen ibilbidea amaitzeko. Denbora berean iritsi zen Mateos. Gipuzkoako zeharkaldien zirkuituko azken proba izan zen eta beraz denboraldia amaitu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!