Urteko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio Programak udako kanpaina egiten du Altsasu, Etxarri Aranatz eta Irurtzungo Prebentzio Programekin batera. Aurten nahiz eta pixka bat beranduago iritsi, Iparrarekin Bat! kanpaina aurkeztu dute.
Aurtengoa 12-16 urte bitarteko nerabeei eta haien familiei bideratua izan da eta ongizate emozionala eta osasun mentala hartzen ditu hizpide, helburu nagusia emozioak gure bizitzaren eta errutinaren parte direnaren kontzientzia hartzea delarik.
Kanpaina aurrera eramateko alde batetik, 158 familiri bideratutako eskutitz bat bidali zaie, Nafar Gobernuko ongizate emozionalari buruzko eskuorri batekin batera. Familiari balorea ematen eta nerabezaroa garai berezi eta gorabeheratsu bat bezela ulertzeko gakoak eman dituzte. Horrez gain, familiak emozioen inguruan hitz egitera animatzeko aholku ezberdinak eman zaizkie.
Beste alde batetik, 190 nerabeei ongizaterako bidea eskuratzen laguntzeko galdera eta aholku batzuk ematen dizkien eskutitz bat eta iparrarekin bat! logoa daukan iparrorratz bana oparitu zaie. Emozio guztiak baliagarriak direnaren mezua ere transmitizen zaie eta garrantzitsuena hauek identifikatzen jakitea eta norberak bere iparra begibistan izatea dela. Egunerokotasunean aurrera eraman ditzaketen ekintza eta aholku sinpleak ere eskaintzen zaizkie, esate baterako, eguna antolatzea, sozializatzea, gustukoak dituzten ekintzak praktikatzea, gauzak banaka egitea, arazoak bizitzaren parte moduan onartzea, lasaitzeko egoerak sortzea, emozioei hitzak jartzea, kezkei ekitea eta behar dutenean laguntza eskatzea, esate baterako
Informazio gehiorako Prebentzio Programarekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatu dute: 948 510 840 telefonora deituz.