AEK euskaltegien matrikulazioa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 17a, 00:00

Maila guztietan eman daiteke izena, eta irailaren 30era arte dago apuntatzeko aukera. 

Hernanialdeko AEK euskaltegiak 22-23 ikasturteari hasiera emango dio eta irailean zehar Hernaniko eta Astigarragako euskaltegietan matrikulatzeko epea zabaldu dute, irailaren 30era arte. Maila guztietan dago izena emateko aukera, hau da, Atik C2 ra arte, eta hainbat ordutegietan, goizean, eguerdian eta arratsaldean. HABEren azterketak prestatzeko taldeak nahiz euskera maila hobetzekoak sortuko dira. Eta antolatzaileek aditzera eman dute, HABEren eta udalen dirulaguntza izango dute ikasleek.  

Izena emateko, deitu telefono hauetara, 607 610 687 (Astigarraga), edo 607 592 864 (Hernani), edo idatzi astigarraga@aek.eus edo hernani@aek.eus helbideetara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!