Matrikulazio kanpaina martxan dago AEKn

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 00:00

Epea irailaren 30era arte zabaldu da Hernaniko eta Astigarragako euskaltegietan.

Hernanialdeko AEK euskaltegiak 22-23 ikasturteari hasiera emango dio eta irailean zehar Hernaniko eta Astigarragako euskaltegietan matrikulatzeko epea zabaldu dute hilaren 30era arte. Maila guztietan izena emateko aukera dago (A0tik C2ra) eta hainbat ordutegitan (goizean, eguerdian eta arratsaldean). HABEren azterketak prestatzeko taldeak nahiz euskara-maila hobetzekoak. HABEren eta udalen dirulaguntza izango dute ikasleek.

Informazio gehiago edo izena emateko ondorengo bideak daude: Astigarragako AEK Kultur etxe zaharrera hurbildu (kale nagusia 48), 607 61 06 87 telefono zenbakira deitu edota astigarraga@aek.eus helbide elektronikora idatzi.  Hernaniko AEKn matrikulatzeko Larramendi 11, behea helbidera hurbildu behar da edota 607 59 28 64 telefonora deitu edota hernani@aek.eus helbide elektronikora idatzi.

Eta euskaltegiek erraztasunak ematen badituzte euskara ikasi edo indartzeko, are gehiago errazten dute udalek dirulaguntzekin. Kasurik apalenetan, matrikularen %70a laguntzen dute diruz; baina oro har, hortik gorakoak dira dirulaguntzak, baita %100ekoak ere, kasu askotan. Udalerrian erroldatuta egon behar da, 16 urtetik gorakoa izan, eta asistentzia minimo bat bete (%80-85ekoa).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!