Luis Goñi astigartarra bigarren, Kontxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 00:00

Luis Goñi (erdian), master kategoriako podiumean, lehenengo postuan.

Bailarako bederatzi igerilari aritu ziren larunbatean, Kontxako Badiako Igerialdian.

Larunbatean jokatu zuten Kontxako Badiako Igerialdia, Donostian. 78garren edizioa zuen probak, eta 2,2 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Tartean izan ziren Urumea bailarako bederatzi igerilari, eta onenen artean izan zen Luis Goñi astigartarra: bigarren sailkatu zen, 27:19 denborarekin. Villavako Ander Noain izan zen garaile, minutu exkax lehenago iritsita (26:22). Goñi baino hiru segundu beranduago iritsi zen hirugarrena, Ibarrako Ioseba Mateos.

Onenen artean izan zen Luis Goñiren anaia ere, Iñigo Goñi hernaniarra: 15garren sailkatu zen, 28:36 denborarekin. Beste zazpi hernaniar ere aritu ziren, Kontxako Badiako Igerialdian: Iñigo Garcia (34:32), Aitor Valencia (37:06), Aitor Iraola (40:13), Aitor Portillo (40:50), Joseba Portillo (40:50), Arkaitz Goñi (40:50) eta Amaia Ocio (46:56).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!