Ostiraletik datorren astelehenera, tren zerbitzua eten egingo da

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 6a, 00:00

HIlaren 9tik 12ra bitartean ez da tren zerbitzurik izango, Hernanin.

Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, Renfek beste plan bat ezarri du, aldi horretarako, autobusekin. 

Andoain eta Donostia arteko tren-zerbitzua eten egingo da hilaren 9tik 12ra bitartean, Astigarraga-Irun tartean Abiadura Handiko Trenaren obrak aurrera doazelako. Horrek eragina izango du Hernanin eta ez da tren zerbitzurik izango. Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, Renfek beste plan bat ezarri du aldi horretarako, autobusekin. Aldiriko trenei dagokienez, 9, 10 eta 11n Lezo, Errenteria eta Andoain artean autobusekin emango da zerbitzu osoa, tarteko geltokietan geltokiak eginez. Irungo eta Bentetako bidaiarientzat, zerbitzu alternatibo bat egongo da Euskotrenarekin, Pasaiaraino/Pasaiatik. Euskotrenak zerbitzurik ematen ez duen goizeko lehen orduan eta gaueko azken orduan, garraioa autobusez egingo da.

Garraio Ministerioak azaldu zuen, Adifek egingo dituen lanen artean Hernaniko tren geltokian 750 metrorainoko merkantzia trenak trafikora egokitzeko lana daudela: « eta lanek sare konbentzionaleko zirkulazioak hobetuko dute, hirugarren erreia ezartzeko obrei esker». 

 
Epe zehatzik ez 

Oraindik ez dago argi noiz jarriko den martxan AHTa Euskadin. Orain, Eusko Jaurlaritzak darabilen datarik baikorrena 2027a da. ETS Gipuzkoan eraikitzen ari den azken zatia Hernani eta Astigarraga artekoa da, eta plataforma hori Renferen ohiko bidearekin lotuko da Donostian sartu aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!