Eskolako materiala lortu daiteke etxetik gertu

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Oria Informatika dendan, Urbieta Kopiaken, Ikusi Makusin eta Hiru arropa dendan aurkitu daiteke ikasleek behar dutena.

Ikasturte berriarekin batera, material berria beharrezkoa izan ohi da eta non hobeto Urbieta Kopiak, Oria informatika, Ikusi Makusi eta Hiru dendetan baino. Prezioen gorakadan bertakoa aukera ona izan daiteke merkealdiak daude eta.

Makina bat material eskaintzen dituzte, hala nola, boligrafoak, koadernoak, karpetak, mota askotako motxilak, estutxeak, joko kooperatiboak, arropa...

Aurten klaseak modu presentzialean hasiko dira, Covid-19aren aurkako neurri berezirik gabe, eta urduritasuna nabarmena da, bailarako txikietan batik bat. Hori kontutan izanik, prest egon beharko dute berriro lagunekin bildu eta klaseetan adi-adi hainbat gai berri ikasteko.

 

Ikusi Makusin, motxilak.
 

IKUSI MAKUSI

Material pertsonalizatua eskuratzeko hamaika aukera, Ikusi Makusin

Etxeko txikienek eskolara joan eta beraien jantzirik politenak erakusteko aukera dute Ikusi Makusi dendarekin. Pilik jangelarako zein gelarako amantalak, motxilak, meriendako poltsak eta babero pertsonalizatuak egiten ditu haur eskolako umeentzat, baita zertxobait helduagoak direnentzat ere.

«Motxiletan aukera aparta dugu». Izan ere, eskolako materiala gordetzeko balio duen motxilen eskaintza zabala da Ikusi Makusin. Diseinu eta etxe ezberdineko motxilekin, bakoitzak gustukoen duena aukera dezake.

Jaioberrientzat ere opariak egiteko aukera dago dendan. Eta gainera, bakoitzak gustuko duen modura pertsonalizatu ditzake oparitxoak. Hauek aurretik egin daitezke enkarguz, dendan bertan. Helduak inbidiatan ez geratzeko, beraientzat ere badago materiala Ikusi Makusi dendan.

 

 

Urbieta Kopiaken eskolarako materiala aurkitu daiteke.

 

URBIETA KOPIAK

Eskolarako premiazkoak direnak, Urbieta Kopiaken eskuragai

Ikasturte berrira itzultzeko agendak, koadernoak, eta mota guztietako materiala aurkitu daiteke Urbieta Ko­piaken. Fotokopiak eta dokumentuak eskaneatzeko zerbitzua ere eskaintzen dute. Tamaina askotan inprimatu daitezke eskolatik bidalitako txostenak, eta enkoadernazio lanak ere egiten dituzte.

 

 

Hiru arropa denda Stock azokan.
 

HIRU ARROPA DENDA

Hiru Arropa dendan, eskolarako arropa egokiena aurkituko duzu

Udazken negu denboraldi berrirako arropa erosoa, haur eta gazteen gustukoa, kalitatezkoa eta prezio onean eskaintzen ditu Hiru Arropa dendak. Eskolara itzulerarako edo astebururako, 0tik 18 urtera arteko moda aukera zabala jaso berri du Maiderrek; eta plazer haundiz aholkatuko zaitu.

 

 

Informatika euskarria beharrezkoa izaten da eskolan.
 

ORIA INFORMATIKA

Informatika ikasturterako euskarri, Oria dendan

Informatika eta ordenagailuen erabilpena beharrezko da gaur egun. Hezkuntzan ere gero eta garrantzi haundiagoa du eta Oria informatika dendan etxeko ordenagailuak garbitu eta formateatzen dituzte, datorren ikasturte honetako ikasgaietan arazorik ez izateko. Horrez gain, hainbat produktu dituzte saltzeko, hala nola, webkama duten ordenagailuak, portatilak...

Salmentez gain, ordenagailuak alokatu daitezke eta azaldu dute, Oria informatika dendan, gailuetan «sinpleak zein konplexuak» diren programak eta beharrezko edozein euskarri informatiko instalatzen dituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!