Bailarako hiru pelotari finalera sailkatu dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 30a, 00:00

Abuztuaren 31ko Pilota Txapelketako finalean izango dira Ekhi Oses, Oier Arsuaga eta Xabier Salaberria. 

Donostiako Trinitate plazako frontoian jokatzen ari den Abuztuaren 31ko Txapelketako final haundira sailkatu dira Ekhi Oses, Oier Arsuaga eta Xabier Salaberria. Azken horrek, senior mailan, Larrañaga-Aranburen izango ditu aurrez aurre, Urruzolarekin batera. Osesek eta Arsuagak, haurren kategorian, Perurena eta Camino izango dituzte aurkari. 

Bestalde, Antiguako Pilota Txapelketako 74. edizioa ari da jokatzen azken aste hauetan, eta ezagutu dira, dagoeneko, kategoria bakoitzeko semifinalisten izenak. Horien artean dago Ekain Lizega astigartarra eta, gaur, indarrak neurtuko ditu, Matarekin batera, Igoa-Apezetxea bikotearen aurka. Arratsaldeko 18:30etan dute hitzordua, Antiguako pilotalekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!