Foru erkidegoak diru laguntza, udalei, zerbitzuak finantzatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 00:00
Goizuetako udaletxea.

Aranok 56.518 euro jaso zituen asteazkenean eta Goizuetak, berriz, 296.300 euro.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 141.7 milioi euro ordaindu dizkie gaur Nafarroa osoko udalei eta kontzejuei. Tranferentzia Arrunten Funtsaren bigarren ordainketa da eta lehenengo aldiz udal finantzaketa ereduaren arabera banatu da dirua.

Horietatik Aranok 56.518,47 euro jasoko ditu eta Goizuetak 296.300,58 euro. Lurralde Kohesiorako Departamenduak egin duen Transferentzia Arrunten Funtsaren ordainketa honekin, udalek eta kontzejuek herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak eta horien funtzionamendua finantzatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!