Ihes sarearen oroitzapen ekitaldia ospatuko da irailaren 9tik 11ra

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 24a, 00:00

Comète sarearen lagunek hiru egunetan Angelu, Larresoro eta Ezpeleta bisitatuko dituzte.

Comète sarearen lagunen elkarteak aurten, berriz, antolatuko du ihes sarearen oroitzapeneko ekitaldia. Bertan, mugalari, laguntzaile eta iheslariek, Bigarren Mundu Gerran, nazismoaren aurka, europar mendebaldean, borrokatu zutenak gogoratuko dituzte.
Comete Baztan Bidasoak irailaren 9, 10 eta 11rako antolatuta dauden ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, «gure historia hurbilaren kapitulu garrantzitsu hau hobeto ezagutzeko».
Elkarte honek, Memoria Historikoa berreskuratu eta zabaltzea du helburu, eta horretarako hainbat senide, gertuko jarraitzaile eta ikertzaileez osatuta dago.

Aurtengo ekitaldien buru izango dira Claude Olive (Angeluko alkatea), Laurence Samanos (Larresoroko alkatea) eta Jean-Marie Itpucha (Ezpeletako alkatea). Irailaren 9an Angelun, 18:00etan egingo da harrera. Irailaren 10ean, 12:30etan, Larresoron egingo da ekitaldia eta irailaren 11n amaituko da hiru eguneko egonaldia Ezpeletan, 12:30etan.

    Udal horiek eskaintzen dituzten harrerekin batera lunch txiki bat izango da. Hori dela eta, bertaratzea baieztatzea eskatzen dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!