San Rokeak ospatuko dira gaur eta bihar Santiomendin eta bihar, Aranon

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 15a, 00:00

Santiomendin gaur tortila lehiaketa, sagardoa, herri kirolak, bazkari eta afari herrikoia izango dira.

Aurten ere, tradizioari jarraituz, Arano herriak eta Santiomendiko auzoak, Astigarragan, San Roke jai eguna ospatuko dute bihar, abuztuaren 16an. Egun polita izaten da bai batean eta bai bestean. Hala ere, Santiomendin Amabirjin egunean hasten dira jaiak ospatzen. Honela, gaur 09:00­e­tan hasiko dute festa dianarekin. Egunean zehar zita garrantzitsuak izango dira, eguerdian, tortila lehiekta sagardo dastaketarekin; zaldi dema; Basozabal eta Gabirondoren arteko lehia segan eta aizkoran; eta eguna amaitzeko auzo afaria.

 

San Roke egunean, Narbarte omenduko dute Aranon

Santiomendiko festak luzapena izango dute bihar, asteartean, San Roke egunez. Meza izango da aurrena, goizeko 11:00etan, eta elizkizuneko irteera Astigar dantza taldeko neska-mutilek alaituko dute. Ondoren, 14:00etan, egingo dute herri bazkaria eta Alai­ki taldearen musikaren erritmora dantzatuko dute arratsaldean, festaren bukaerara arte.

Aranon ere ospatzen da urtero San Roke eguna. Txistulariek beti izaten dute toki berezia eta aurten Xabier Narbarte omenduko da, apirilean Bartzelonan hil zen txistulari aranoarra. Toki desberdinetako txistulariak etortzen dira jai honetan parte hartzera. Omenaldia 12:45etan izango da, baina txistulariak 10:30etan elkartuko dira

Aurten, arrazoi gehiagorekin, Hernaniko, Goizuetako, Leitzako, Andoaingo, Elorrioko, Zarauzko, Bartzelonako, Pasaiako, Lekeitioko, Aresoko, Iruñako eta abarretako txistulariek euren presentzia baieztatu dute, egun honi alaitasuna eta musika ezarriz. Eguneko ordu askotan ibiliko dira kaleak alaituz. Meza amaitutakoan hamaiketakoa egingo da eta,
14:30etan, herri bazkaria, Kontsejupe jatetxean.

 

SANTIOMENDIKO JAIAK

GAUR, ABUZTUAK 15

09:00 Diana.

11:30 Sagardo eta tortilla lehiaketa.

12:00 Zaldi dema.

14:00 Bazkaria Larrarte sagardotegian.

18:00 Sega eta aizkora desafioa. Julen Gabirondo eta Jokin Urretabizkaia 'Basozabal'.

21:00 Auzo afaria.

Trikitilariak egun osoan zehar.

BIHAR, ABUZTUAK 16
SAN ROKE-SANTIOMENDIN

11:00 Meza.

12:00 Astigar elkarteko Dantzariak.

14:00 Bazkari herrikoia. Txartelak agortu arte salgai Ikatza tabernan.

17:30 Alaiki taldearen dantzaldia.

SAN ROKE-ARANO

BIHAR, ABUZTUAK 16

10:15 Txistularien kontzentrazioa Herriko Plazan.

10:30 Txistularien irteera San Roke ermitarantz eta harrera mezara bertaratutakoei txistuaren doinuarekin.

10:30 Aranoko elizako kanpandorretik Meza Santua eta jaiaren hasiera iragarriko dira, kanpai hotsekin.

11:00 Meza ermitan, santuaren omenez.

11:45 Meza amaitutakoan, pikoteo-Hamaiketakoa ermita ondoan, txistulariek animatuta.

12:45 Xabier Narbarte Aranoko txistulariari omenaldia Martzenea Etxean. Duela hilabete batzuk hil zen eta hitzordu honetan parte hartzen zuen. Ondoren kalejira herrian zehar.

14:30 Herri bazkaria Aranoko Kontsejupen.

18:00 Jaia amaitzeko, Agur Jaunak eta Andreak izango dira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!