Kode Eskolak 'Etxetik programatzen' proiektua jarri du martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 10a, 00:00

Lehen Hezkuntzako umeen gaitasun digitala garatzeko asmoz bultzatu da.

Kode Eskolaren Kultura Digitala egitasmoaren barruan Etxetik programatzen proiektua bultzatu du Kode Eskolak Lehen Hezkuntzako umeen gaitasun digitala garatzeko asmoz.

Plataforma honetan Etxetik programatzen egitasmoaren on line ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaro hauek euskeraz, norbere etxean, bakoitzak bere erritmora lan eginez (hasiera eta amaiera datarik gabe) garatuko dira, bideo bidez.

Unitate didaktiko bakoitzeko tutorizazio saio bat izango dute umeek irakaslearekin, eposta bidez, zalantzak argitzeko. Ikastaroaren amaieran ikasle bakoitzak bere proiektua helaraziko dio irakasleari, eta ondoren, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jaso ahal izango du.

 

Programatzen ikasiko dute ikastaroetan

Scratch programatzen 1, bideo jokoak programatzen 1, konpetentzia digitala garatzen, oinarrizko programazioa eta zibersegurtasuna, Scratch programatzen 2, bideo jokoak programatzen 2 eta Phyton dira eskainiko diren ikastaroak. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Kode Eskolarekin jarri behar da kontaktuan www.kode-eskola.eus webgunean, 943 000 333 telefono zenbakian edota info@kode-eskola.eus helbide elektronikoan.

Ikastaroen antolatzaileen esanetan, «21garren mendeko hiritarren Konpetentzia Digitala garatzea ezinbestekoa da haiek burujabetasun digitala izan dezaten, hau da, gure seme-alaben pentsamendu logiko-kritikoa, bokazio teknologikoa, garapen pertsonala eta zibersegurtasuna bermatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!