A-15 eta N-I arteko lotura hobetzeko proiektua onetsi da

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 9a, 00:00

75 milioi inguruko aurrekontua eta 28 hilabeteko iraupena aurreikusi dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatu du Andoainen A-15 eta N-I arteko lotura hobetzeko eraikitze proiektua idazteko tramitazioa. Egun lurraldean trafiko gehien duen gune korapilatsuena da Bazkardoko lotunea, eta obraren helburu nagusiak dira konexioaren segurtasuna gehitzea eta lotuneari gaitasun haundiagoa ematea, auto pilaketak eragotzi eta arintzeko. 

Erronka haundia izango da eraikuntza, N-Ietik egunero pasatzen diren 70.000 ibilgailu inguruko trafikoarekin bateratu beharko baitira lanak. Hernani eta Astigarragatik pasatzen dira ibilgailu horietatik ia denak. Gaitasun haundiko bi errepide horien arteko lotura hobetzeko obra Bidegi foru elkarteak egingo du eta 75 milioi inguruko aurrekontua eta 28 hilabeteko iraupena izango duela aurreikusi da.

 

2024 hasieran lanekin hastea espero da

Eraikuntza proiektuaren lizitazioa egin eta gero, zazpi hilabeteko epea izango du enpresa irabazleak proiektua idazteko. 2024ko hasieran lanekin hastea espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!