Europako txapelketan ariko da Azparren

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 9a, 00:00

Xabier Mikel Azparren Europako Txapelketan parte-hartzeko aukeratua izan da Espainiako selekzioarekin. Abuztuaren 14an lineako lasterketan izango da Municheko irteeran. Egun bateko lasterketa da eta 209 kilometro osatu beharko dituzte txirrindulariek. Bestetik, Donostialdea Bizikletan taldeko zazpi txirrindulari kadete lehiatzen ari dira egun hauetan Aragoi Behereko Itzulian. Unax Betelu, Beñat Ilzarbe, Unax Otegi, Mattin Basurto, Unai Iturrate, Aimar Capdequi eta Hugo Llanos ari dira lehiatzen. Capdequi astigartarra da eta Otegi, hernaniarra. Nazioarteko proba da, maila haundikoa, aukera bikaina taldeko txirrindulari gazteen ikasketarako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!