Eñaut Lizeagak galdu, Amezketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 9a, 00:00

Eñaut Lizeagak galdu egin zuen larunbatean Amezketako Txapeldunen 32garren Buruz Buruko Txapelketa ospetsuan. Promesa mailan lehiatu da pelotari astigartarra eta Fernandezen aurka 22-8 galdu zuen. Bestetik, Goizuetan, Gazte Eguneko txapelketaren azken finalerdia jokatuko da bihar, 12:00etan. Beñat Apezetxea eta Adur Alsua gorriz ariko dira Ekaitz Narbarte eta Martin Etxeberriaren aurka. Atzo, arratsaldean, zen jokatzekoa lehenengo finalerdia. Bertan Anartz Oiartzabal-Oinatz Insaustik, Manex Apezetxea-Aitor Apezetxearen aurka jokatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!