Aquarium itsas film festibalean bost lan eskainiko dira abuztuaren 15etik

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 9a, 00:00
Borja Agote Zurriolako hondartzan surfeatzen: Argazkia: Hawaii.

Itsasoari buruzko festibala bost egunetan luzatuko da, lanak egunero, doan, 12:00etan eskainita.

Aurten ere, Aste Nagusia eta Donostiako jaiak direla eta, Donostiako Aquariumak itsasoari buruzko zinemaldia eskaintzen du. Ekintza guztiz doakoa da, adin guztietako jendeak itsasotik hurbilago dagoen esperientzia ezagutu eta bizi ahal izateko. Abuztuaren 15etik, astelehenetik, abuztuaren 19ra, ostiralera, 12:00etan, Aquariumak bere Auditorioaren bitartez, herritarren esku jartzen du itsasoa.

Abuztuaren 15ean, Borja Agote surfistaren kronikak eskainiko dira. Borja Agote izango da surfaren mundua ezagutzeko eta ikasteko abentura honen protagonista eta gidaria. Bere proiekzioak ikusiko dituzte eta galderei erantzuteko Agote egongo da bere bidaiak azaltzen.

Itsasoiko Itsasotik Sasoikoa / Ondarroa 12 milia saioak hartuko du erreleboa abuztuaren 16an, asteartean. Euskal Herria Kantauri Itsasoari eta arrantzari estu lotutako herria da. Itsasoa betidanik izan da gure historiaren, kulturaren eta gure nortasunaren parte. Hala ere, gure kostaldean beste garai batzuk ezagutu dituztenek diotenez, arrantza-portuen inguruko bizitza oso bestelakoa zen lehenago.

Kantauri Basatia eskainiko da abuztuaren 17an. Kantauri itsasoa Europan biodibertsitate haundiena duen itsasoetako bat da. Enrique Talledo autoreak lehen pertsonan kontatutako dokumentalak pasioz erakusten ditu bertan bizi izandako esperientzia liluragarriak.

Indiako Flota lana abuztuaren 18an iritsiko da Aquariumera. 2015eko azaroaren 27an, Cartagena de Indiaseko kostaldearen parean, kolonbiarrek San Jose galeoi espainiarra aurkitu zuten; hondoratu egin zen 1708an flota britainiarrak eraso egin zionean. Antonio Pérez Moleroren abiapuntua da Espainiako merkataritza globalak duela 500 urte baino gehiago hasitako Indietako Flotaren historia birsortzeko.

Donostiako Aquariumeko Barrunbeak ikusentzunezkoarekin amaituko da festibala, abuztuaren 19an. Laborategi, kuarentena, Aquariumeko arraien sukaldea eta eguneroko biologoen bizitzan barneratuko dira bideo motz batzuez baliatuz beraien protagonistekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!