Elkarretaratzea gaur, hondartzetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 7a, 00:00

Deialdia egin du Etxerat Elkarteak gaurko, eta euskal hondartzetan mobilizatuko dira «eskubideen urraketak gainditzeko». Mobilizazioak 12:00etan hasiko dira, eta Buruntzaldeari Orioko hondartza dagokio. Hernanitik bertara elkarrekin joateko aukera luzatu dute: goizeko 11:00etan abiatuko dira Etxerateko lokaletik (Aristizabal 5).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!