Txirrindulari kadete eta juniorrek lasterketak, Euskal Herrian zehar

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 1a, 00:00

Euskal Herriko txirrindulari kadete eta juniorrek lasterketa ezberdinak izan dituzte azken egunetan Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Honela, kadeteen mailako San Inazio sarian, hilak 24an, Azpeitin; Aimar Capdequi astigartarrak 20garren amaitu zuen; Unax Otegi hernaniarrak, 39garren; Beñat Otamendi hernaniarrak, 72garren; eta Beñat Auzmendi astigartarrak, 79garren. Hurrengo egunean, Berangon, Unax Otegi hernaniarrak 40garren amaitu zuen. Juniorrek Iruñeko Itzulian hartu dute parte, lau egunez. Unax Urretabizkaia hernaniarra bertan aritu da. Tripetako arazoak medio ezin izan zuen bere mailarik onena eman, nahiz eta bigarren eta laugarren etapetan eguneko ihesaldian sartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!