Donostiako Klasikoak kale mozketak eragingo ditu Hernani eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 30a, 00:00

Donostiako Klasikoak, gaur, Hernaniko eta Astigarragako kaleak zeharkatuko ditu eta horrek kale mozketak eta aldaketak suposatuko ditu. Lasterketa, eguerdiko 14:35ak aldera helduko da Hernanira, eta 13:35ak aldera, zeharkatuko duten ibilbidea erabat moztuta egongo da, Klasikoa pasa arte. Astigarragan hortik gutxira moztuko dira ibilbideko kaleak. Urnieta aldetik etorriko dira txirrindulariak, eta Sorgintxulotik sartuko dira Hernanira. Latsunbe kale osoa zeharkatuko dute, Zinkoeneara heldu arte, eta jarraian, Karabeletik Martindegira joko dute Astigarragako bidea hartzeko. Hemen kale hauek zeharkatuko ditu: Troia ibilbidea, Tranbia ibilbidea, Donostia ibilbidea, Pelotari kalea, Kale nagusia eta Iparralde bidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!