Juaneneak aurrera pausoa, Kutxabank Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 30a, 00:00

Juaneneak 30-15 gainditu zuen Azpiroz Kutxabank Torneoko finalerdietara sailkatzeko aurreko ligaxkan. Garaileak lau puntu ditu sailkapenean eta Azpirozek puntu negatiboa du. Ezkurra II.a da ligaxka jokatuko duen hirugarren erremontista. Ligaxkaren garailea Ansa II.a, Barrenetxea IV. eta Urrizarekin batera ariko da finalerdietan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!