Trikuharri mendi lasterketa irabazi du Anartz Artolak

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 27a, 00:00
Anartz Artola, helmugan.

Erakustaldia eman zuen hernaniarrak, 27 kilometroko ibilbidean, eta zazpi minutuko aldearekin nagusitu zen.

Lesio luzetik bueltan, larunbatean egin zuen aurreneko mendi lasterketa Anartz Artola hernaniarrak: Trikuharri mendi lasterketa, Villabonan. Eta ezin hobeto bueltatu zen lehiara, erakustaldia eman baitzuen proba luzean. 2:16:51 denboran osatu zuen 27 kilometroko ibilbidea, eta zazpi minutuko aldearekin nagusitu zen, Aitor Zunzunegi legorretarraren eta Asier Rajado andoaindarraren aurretik.

Beste hernaniar bat ere aritu zen proba berean, Sergio Alvarez; eta 37garren sailkatu zen, 3:05:06 denborarekin. Eta Carol Castellanos astigartarrak ere hartu zuen parte: seigarren izan zen emakumezkoetan, 3:46:24 denborarekin.

Proba laburrago bat ere izan zen, 18 kilometrokoa; eta Urumea bailarako bost korrikalarik hartu zuten parte: Jon Murua (50garren, 1:53:11), Mattin Sanzberro (90garren, 2:01:42) eta Iñaki Etxenike (93garren, 2:03:03) hernaniarrek; Garikoitz Lopez goizuetarrak (78garren, 1:58:58); eta Libe Lafuente astigartarrak (18garren, 2:10:26).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!