Santio Jaiak 2022

Gaurko Santio egunarekin amaituko dira jaiak Aranon, eta Astigarragan, berriz, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 25a, 00:00

Atzoko eguna frexkatzeko, apar artean ibili ziren astigartarrak.

Goizeko 11:00etan izango da Santio eguneko meza, bai Aranon eta baita Astigarragan ere.

Asteari hasiera ederra emateko, Santio eguna ospatuko da gaurkoan, Astigarragan eta Aranon. 

Goizean goiz, txistularien dianak esnatuko du Astigarraga, eta goizeko 11:00ak aldera, haurrentzako jolasak jarriko dira Pelotari kalean, besteak beste, zaku lasterketa, lokotxak eta sokatira. Meza nagusia ere eskainiko da, eta ondoren Txirrisklako txistulariek hartuko dute lekukoa, Santiomendin. Txistularien doinua lagun izanik, Udalbatzaren soka dantzaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, Foru Plazan. Horrez gain, arratsaldetik gauera bitartean, ekintza mordoa egingo dira. 
 

Azken eguna, Aranon 

Gaur amaituko dira aranoarrek hain maiteak dituzten Santio jaiak, hala ere, aspertzeko tarterik ez dute izanen egun osoko egitaraua prestatu baitute, Santioei agurra emateko. Goizean, dianak esnatuko ditu herritarrak, eta goizeko 11:00etan, mezak hartuko du nagusitasuna. Ondoren jubilatuentzako hamaiketakoa emanen da kontsejun, eta jarraian, kadete mailako gazteen arteko pilota partiduak jokatuko dira. Behin gazteek amaituta, nagusiek ekingo diete partiduei. Arratsaldeko 18:00etan, aurreikusita zegoena baino ordubete beranduago, herri kirolek protagonismoa hartuko dute aranoarren artean, eta bertan izango dira Maika Ariztegi eta Joseba Izeta, Karmele Gisasola eta Haritz Esnal. Eta jaiei amaiera eder bat emateko,  Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Jone Uria eta Sustrai Colina oholtzaratuko dira, Santio jaiei agur bero bat emateko. 

09:30 Txistularien diana Txirriskla elkarteko eta Norberto Almandoz musika eskolako txistularien eskutik.

11:00 Haurrentzako jolasak Pelotari kalean: zaku lasterketa, lokotxak biltzea, sokatira....4-11 urte bitarteko haurrentzat Aurrera Mutilak elkarteak antolatuak.

11:00 Meza nagusia eta ondoren Txirrisklako txistularien saioa Santiagomendin, Donejakue ermitan.

12:30 Udalbatzaren soka-dantza Foru plazan.

12:45 Elegancia Mexicana mariatxia kalejira Foru Plazatik abiatu eta Joseba Barandiaran plazan amaituko da.

18:00 Astigar dantza taldearen dantza erakustaldia Txomiñenean.

18:30 Kale Gorrian Barsanti konpainiaren kale antzerkia Kontxa Etxeberria plazan.

19:00 Northcousin eta No Rights txosnan AGAk antolatua.

19:30 Santa Ana eguneko idi demako Idien pisaketa Foru Plazan.

20:00-21:30 Balkan Paradise Orchestra Bartzelonako emakumezko musikari taldea Joseba Barandiaran plazan.

23:00 Psychoclown, Zo-Zongó taldearen perkusio eta piroteknia kalejira Foru Plazatik abiatuta.

00:00 Larrain dantza herrikoia Foru Plazatik abiatuta.

00:30-02:00 Goxua’n salsa Joseba Barandiaran plazan.

00:30 Zulo eta Fikzio txosnan AGAk antolatua

 

ARANON GAUR

SANTIO EGUNA

10:30 Diana Hernaniko Dultzaineroekin.

11:00 Meza. Ondoren, Jubilatuentzako hamaiketakoa kontsejun.

12:30 Kadete mailako gazteen arteko pilota partidua: X.Iturbe-M.Leonet/O.Legarreta-E.Elizegi. Ondoren, Pilota partidua: Olaizola-Lizeaga (Arano) Apezetxea-Apezetxea (Goizueta).

18:00 Herri kirolak: Maika Ariztegi eta Joseba Iceta/ Karmele Gisasola 'Zelai- eta Haritz Esnal.

19:30 Bertso saioa: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Jone Uria eta Sustrai Colina. Gai jartzaile: Maider Ansa

Erlazionatuak

Astigarragako Santioak - Uztailak 24

Kronika - Erredakzioa 2022 uzt 24 Astigarraga

Aranoko Santioak - Uztailak 24

Kronika - Erredakzioa 2022 uzt 25 Arano

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!