Sekulako egunaz gozatzeko parada izan zuten atzo aranoarrek, eta segida izango du gaurkoan. Izan ere, Umore Ona taldeko dantzariek esnatuko dute gaur Arano, goizeko 11:00ak aldera emanaldia eskainiz. Behin dantza amaituta, haurren pilota partiduei emanen zaie hasiera, eta arratsaldeko 17:00etan, aparrak Arano estaliko du, eta etxeko txikiek gozatu ederra hartuko dute, seguru. Txokolate beroa dastatzeko parada ere izanen dute aranoarrek, eta Bitartean Folk taldeak, erromeria gidatua eskainiko du, 18:30ak aldera.
Astigarragan, berriz, goizean goizetik hasiko dira ekintzekin. Aurreneko ekintza Barrene izango da, goizeko 07:00etan hasita. Eguerdian, aldiz, aparrez estaliko da Foru plaza, astigartar txikien eta gaztetxoen gozamenerako. Horrez gain, egun osoan zehar ehunka jarduera egingo dira.
ASTIGARRAGAN GAUR
07:00 Barrene partidak eta jolasak Txomiñenean AGAk antolatuak.
12:00 APAR JAIA Foru Plazan.
13:00 Hondarribiko Hiria musika banda Kontxa Etxeberria plazan.
14:00 Erretiratuen bazkaria Galtzaur elkartean.
16:00 Duo Imperial Norberto Almandoz plazan.
17:00 Hemendikara Zirika Zirkusen ikuskizuna Txomiñenean.
18:00 Gazte jolasak txosnan AGAk antolatuak.
18:30 Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu eta Aner Peritz “Euskitze” Bertsolariak Kontxa Etxeberria plazan.
19:00 Jose Trincado musikariak Sabina eta bere hamarkadako musikarien doinuak joko ditu Sagardo plazan.
20:00 Astelehen Goizak txosnan AGAk antolatuak.
22:30-01:30 Nemux diskofesta Kontxa Etxeberria plazan.
23:00-04:00 Eraso matxisten aurkako GUNE MOREA Kale Nagusian (36-38).
23:00 Rodeo eta YAKOVLEV 42 txosnan AGAk antolatua.
23:30-02:30 Kresala Joseba Barandiaran plazan.
ARANON GAUR
11:00 Umore Ona taldeko Dantzariak.
12:00 Haurren pilota partiduak.
17:00 Apar festa.
18:00 Txokolate egina.
18:30 BITARTEAN Folk taldearen eskutik erromeria gidatua.