Jai giroan sartuta daude dagoeneko bai astigartarrak eta baita aranoarrak ere. Atzo bota zuten jaiak iragartzeko txupina Astigarragan, eta gaurkoan, Aranok hartuko du lekukoa.
Astigartarrek, ez dute aspertzeko tarterik izango, sekulako ekintzak antolatu baitira, larunbat eder bat pasatzeko. Goizean, XX. Iker Ruizen oroimenezko saskibaloi txapelketa; bola eta toka txapelketa; eta marmitako lehiaketa ere egongo da, besteak beste. Arratsaldean, berriz, etxeko gaztetxoek hartuko dute batuta, izan ere, Wipe Out parkea eta puzgarriak jarriko dituzte ikastolako atarian. Elektrotxarangarik ez da faltako, eta gau aldera, Sun magoaren ikuskizunak, zur eta lur utziko ditu astigartarrak.
Aranon, gaur emango zaie hasiera Santio jaiei, goizeko txupinazoarekin. 11:00etan jarri dute horretarako hitzordua, eta jarraian, pilota partiduek hartuko dute nagusitasuna. Ondoren, 17. azoka eta patata tortila txapelketan murgilduko dira aranoarrak, eta gauera arte ez dute aspertzeko tarterik izango antolatutako ekintzekin.
ASTIGARRAGAN GAUR
10:00-20:00 XX. Iker Ruizen oroimenezko 3x3 saskibaloi txapelketa kiroldegian. Mundarro elkarteak antolatua.
10:00 Bolo eta toka txapelketa Norberto Almandoz plazan. Izen-ematea 09:30etik 12:00etara.
11:00 Marmitako lehiaketa txapelketa. Foru Plazan. Roxario jatetxeak babestutako saria.
11:30 Patata-tortilla lehiaketa herrikoia, Galtzaur elkartean.
12:00-14:00 Gaztetxoentzako Wipe out parkea eta haurrentzako puzgarriak ikastolako atarian.
13:00 Pasai txaranga Foru plazan.
14:00 Gazte bazkaria txosnan.
14:30 Marmitako bazkaria, Foru Plazan. Txartelak aurrez salduko dira.
16:30-18:30 Gaztetxoentzako Wipe out parkea eta haurrentzako, puzgarriak ikastolako atarian.
17:00 Matraka elektrotxaranga.
18:00 Mahai jolasen txapelketaren finala Galtzaur elkartean.
18:30 Herri danborrada Pasai txarangarekin Foru Plazatik abiatuta.
19:00 Bassagain soinu sistema txosnan AGAk antolatua.
22:30 Sun magoa: Houdini el mago del club ikuskizunarekin Kontxa Etxeberria plazan.
23:00 Burutik, Bada Giro eta DJ Susu Palomera txosnan AGAk antolatua.
23:00-04:00 Eraso matxisten aurkako GUNE MOREA Kale Nagusian (36-38).
23:00-00:00 Kai nakai Joseba Barandiaran plazan.
23:30-03:00 Botilzarra egitasmoko hezitzaileak taberna inguruan ibiliko dira adin txikikoen kale zurrutari aurrea hartzeko.
00:30-01:45 Anita Parker Joseba Barandiaran plazan.
ARANON GAUR
11:00 Txupinazoa udaletxeko balkoitik.
11:30 Pilota partidua. Infantil mailako neskak: Amaiur Martinez- Ainitze Martinez/ Araitz Legarreta-Kattalin Madariaga.
12:00 Plazaz plaza Pilota partidua: Iturriaga-Orbegozo/Aldaregia-Mujika. Ondoren, 17.Azoka eta Patata Tortila Txapelketa.
17:00 Gorritiren show-a.
19:30 Valentina Dontsova
pianojolearen kontzertua elizan.
21:00 Herri afaria.
Ondoren, Izer eta Alabierekin Erromeria.