Karmen bezpera ederra Goizuetan, eta Karmen egunean txistulariak Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 20a, 00:00

Goizuetako plazan bildu ziren goizuetarrak, denak elkarrekin afaltzeko.

Goizuetan, Karmen bezpera eder batez gozatu zuten. Plazan bildu ziren goizuetarrak, denak elkarrekin festa giroan eta goxo-goxo afaltzeko asmotan. Behin afaria amaituta, suarekin amaitu zuten Karmen bezpera. Hernanin, aldiz, ez zen Karmengo jai ofizialik ospatu, baina txistulariak ez ziren etxean gelditu eta Kaxkoan barrena, Karmen eguna gogora ekarri zuten. 

Amabirjinari omenaldi txikia egin zieten, Hernaniko txistulariek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!