Bortzirietako Txapelketa irabazi du Araitz Legarreta goizuetarrak, binaka, haur mailako nesketan. Amaiur Martinezekin batera, 18-7 irabazi zuen finala, txapelketa bikaina borobiltzeko. Mutiletan, berriz, txapeldunorde izan da Adur Sagardui goizuetarra, kategoria berean.
Hernaniko kiroldegiko frontoian, berriz, Zikuñaga Papelera Torneoko bi partidu jokatuko dira gaur, 18:00etan. Kadeteetan, Aimar Zabala astigartarra eta Markel Urdangarin hernaniarra ariko dira, Aretxabaletako Otazuren eta Errastiren kontra. Eta nagusietan, Eñaut Lizeaga eta Oier Gurutzealde astigartarrek jokatuko dute, Tolosako Altunaren eta Zazpi Iturriko Belokiren kontra.
Larunbatean, garaipena lortu zuten Ekaitz Cisneros eta Josu Altuna hernaniarrek, Otsabioko Garaibururen eta Goikoetxeaundiaren kontra (18-11); baina porrota jaso zuen Iñigo Labakak, Orbegozo oriotarrarekin, Irurtzungo Armendarizen eta Lapkeko Azkarragaren aurrean (15-18)