800 zikloturista inguru gaur goizean, Urumea bailaran gora

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 17a, 00:00

Mussara proba zikloturista, Aranoko bidegurutzean.

Mussara proba zikloturista jokatuko da, 08:00etan Donostiatik abiatuta; eta Hernanira etorriko dira zuzenean, Basakabira bidea hartzeko bertatik.

Txirrindulari askok hartu ohi dute Hernanitik Goizuetarako bidea, jaiegunetan bereziki; eta askoz ere gehiago izango dira gaurkoan, Urumea bailaran gora ibiliko direnak. Izan ere, Mussara proba zikloturista jokatuko da, goizeko 08:00etan Donostiatik abiatuta; eta zuzenean hartuko dute Hernanirako bidea. Bertatik, Basakabiraino igoko dira, Ereñotzutik eta Goizuetatik pasata.

800 partehartzaile inguru izango dira, aurreikusi dutenez; eta 148 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Leitzatik, Lekunberritik, Tolosatik, Aiatik zein Oriotik pasata, Donostian bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!