Zuloaga Torneoko finala gaur, Imanol Ormazabalek eta Oier Arsuagak

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 16a, 09:14

Imanol Ormazabal eta Oier Arsuaga.

Goizeko 10:30etan jokatuko dute, Errenteriako frontoian, Santesteban eta Ugartemendia nafarren kontra.

Beste final bat jokatuko dute Oier Arsuaga hernaniarrak eta Imanol Ormazabal astigartarrak, elkarrekin. Zuloaga Torneoko txapelaren bila ariko dira gaur, Errenteriako frontoian, goizeko 10:30etan hasita. Santesteban eta Ugartemendia nafarrak izango dituzte aurrez aurre.

Gasteizko Zaramaga Torneoa irabazi zuten Ormazabalek eta Arsuagak ekainean, eta beste txapel bat lortzeko aukera daukate gaur. Bere maila onena eman beharko dute horretarako, bikote arriskutsua osatzen baitute nafarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!