Antzuolan 7garren, Enekoitz Azparren

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 15a, 00:00

Hainbat lasterketatan aritu ziren bailarako txirrindulariak, aurreko asteburuan. Afizionatu mailakoek, Lehendakari Torneoko proba izan zuten Antzuolan, eta zazpigarren sailkatu zen Enekoitz Azparren. Jubeniletan, Done Bikendi Haranako Sari Nagusian aritu zen Aner Zilbeti, Araban, eta 23garren izan zen; eta Unax Urretabizkaiak Tour de Carmausin nazioarteko proba lehiatu zuen, Gipuzkoako selekzioarekin, baina ez zuen itzulia bukatzea lortu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!