Gaur eginen du bisita Liburutegi Ibiltariak, Aranora eta Goizuetara

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 14a, 08:35

Goizeko 11:00etan iritsiko da Aranora, eta eguerdiko 12:00etan Goizuetara.

Gaur eginen du hileroko bisita Liburutegi Ibiltariak, Aranora eta Goizuetara. Goizean hartuko du Urumea bailararako bidea, Leitzako liburutegiko arduradunak, eta 11:00etan iritsiko da Aranora. Ordu erdiko geldialdia eginen du bertan, 11:30ak arte, Goizuetarako bidea hartu aurretik. Eguerdiko 12:00etan iritsiko da bertara, eta 13:00ak arte egonen da goizuetarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!