Zapi gorria kajoira, jaiak ondo ospatuta

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 12a, 00:00

Doinu eta ahots ederrak entzuteko aukera izan zuten auzotarrek.

Igandean bukatu ziren Martindegiko San Fermin jaiak, eta nola gainera! Festen azkeneko egunean, sekulako ikusizuna eskaini zuten aizkolariek eta harrijasotzaileak, eta bertso ederrez gozatzeko aukera ere izan zuten bertaratuek. Arratsaldean, berriz, ohiko hitzordua izan zuten Trikitilari gaztetxeoen Txapelketarekin, eta maila haundia izan zen, beste behin. Eta denak dantzan jarri zituzten Lidia Irigoienek eta Leire Astiazaranek ere, festei bukaera eman zien kalejiraren aurretik.

San Ferminek eman dutena iruditan ikusteko, egun guztietako argazki albumak dauzkazue segidan:

 

SAN FERMINAK MARTINDEGIN, UZTAILAK 7

 

SAN FERMINAK MARTINDEGIN, UZTAILAK 8

 

SAN FERMINAK MARTINDEGIN, UZTAILAK 9

 

SAN FERMINAK MARTINDEGIN, UZTAILAK 10

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!