Abisu horia, beroaldiagatik

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 12a, 00:00

30 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu datozen egunetan, eta hori horrela, abisu horia aktibatuta dago atzotik, Euskal Herri osoan. Nafarroako hegoaldean, gainera, alerta laranja ere ezarri dute, 40 graduetara ere iritsi baitaitezke.

Hori horrela, suteei aurre egiteko emergentzia planak ere aktibatu dituzte, arriskua haundia delako. Eta herritarrei, hainbat gomendio eman dizkiete, beroaldiari aurre egiteko: likido asko edatea, bereziki ura; arin jatea (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, fruta...); leihoak itxi eta pertsianak jaistea; arropa zabala, arina eta kolore argikoa erabiltzea; burua estali eta eguzkitarako betaurrekoak erabiltzea; edota kanpoan ariketa fisikoa egitekotan, bero gutxien egiten duen orduetan egitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!