Gaurko kalejirarekin emango zaie amaiera Martindegiko San Ferminei

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 10a, 00:00

'Mobida'rekin hasi zuten eguna, atzo goizean.

Euskal festan aizkolariak eta harri jasotzaileak egongo dira, eta jarraian, bertsolariek hartuko dute lekukoa, eguerdiko 13:00ak aldera.

Heldu da Martindegiko San Ferminetako azken eguna. Hala ere, auzotarrek ekintza mordoa antolatu dituzte gaurko, San Ferminak behar bezala agurtzeko. Goizean, euskal festak hartuko du auzoa, eta bertan izango dira Urumea bailarako lau aizkolari: Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Suharri Rodriguez 'Paolla', Igoin Pikabea eta Axel Larrañaga. Harria jasotzen, berriz, Xabat Olaizola ariko da.

Euskal festa amaitu ostean, bertsolariek hartuko dute lekukoa, eta oholtza gainera igoko direnak zango dira Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso.

Arratsaldean, XXIV.Trikitilari gaztetxoen txapelketak hartuko du protagonismoa, eta jarraian, bertsolarien bigarren saioa eskainiko da, Alaia Martin ere bertan izanik. Toka txapelketa antolatu da jarraian, eta 20:00etan erromeriari emango zaio hasiera. Azkenik, Martindegiko San Fermin jaiekin amaitzeko kalejira baten bueltan bilduko dira auzotarrak.

 

GAUR

Goizean, Diana, Txirriskla taldeko txistularien eskutik.

12:00, Euskal festa. Aizkolariak, Urumea bailarako lau gazte: Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Suharri Rodriguez 'Paolla', Igoin Pikabea eta Axel Larrañaga. Harrijasotzailea: Xabat Olaizola.

13:00, Bertsolariak: Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso

17:00, XXIV. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa

Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa: Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Alaia Martin

18:00, Toka txapelketa nagusia, Gurutzeta sukaldeak antolatuta

20:00, Erromeria, Lidia Irigoien­ekin eta Leire Astiazaranekin

Ondoren, Kalejira auzoan zehar, festei amaiera emateko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!