Artile bilketa datorren astelehenean, Oiartzunen eta Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 9a, 00:00

Interesdunek 627 452 397 telefono zenbakira deitu beharko dute. Urumea bailaratik gertu dauden entrega guneak dira Oiartzun eta Goizueta. 

Aurtengoan ere, artile bilketa antolatu dute baserritarrentzat, eta zerbitzua udan emango da. Artile bilketa honetan, hiru erakundek hartuko dute parte, hala nola, Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek. Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du eta bestea artzainek. 

Kostuari dagokionez ardi kopuruaren araberakoa izango da. Tarifa hauek diru-laguntza aplikatuta daukate: 1-50eko artaldea, 36,30 euro; 51-100eko artaldea, 60,50 euro; 101-150eko artaldea, 84,70 euro; 151-200eko artaldea, 108,90 euro; 201-250eko artaldea, 133,10 euro; 251-300eko artaldea, 157,30 euro; 301-350eko artaldea, 181,50 euro; 351-400eko artaldea, 205,70 euro; 401-500eko artaldea 254,10 euro; 501-600eko artaldea, 302,50 euro; 601-700eko artaldea, 350,90 euro; eta 701etik gorako artaldea, 400 euro.

 

Entregatzeko, eguna, 
ordua eta tokia 

Interesdunek, 627 452 397 telefonora deitu beharko dute. Urumea bailarako baserritarrentzat, entregarako gunea izan daiteke Oiartzun (Makutxo Bidea, 5), eta Goizuetako garbigunea. Oiartzunen, uztailaren 11n egingo da entrega, eta Goizuetan, uztailaren 11n eta 18an (14:00etatik 16:30etara). 

Artzainek, bere izen-abizenak, helbidea eta NAN zenbakia eman beharko dute, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. «Informazio hau beharrezkoa da faktura egiteko, eta faktura hau, garrantzi haundiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean artilearekin zer egin den adierazteko garaian». Horrez gain, artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du. 

Entrega egunean, artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du eta zakuak artzainak berak hustu beharko ditu. Era berean, entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari: «horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu beharko duela». 

Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: KUTXABANK ES98 2095 5029 1110 6295 0166 eta jarri beharreko kontzeptuak dira izen abizenak eta baserriaren izena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!