Kalejira, sagardo dastaketa eta erromeria gaur, Martindegin

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 8a, 00:00

Atzo botatako suziriarekin eman zieten hasiera, Martindegiko jaiei.

Arratsaldeko 17:30etan hasiko dute San Fermin jaietako bigarren eguna auzoan, eta gauera arte luzatuko da. 

MARTINDEGI AUZOA

Atzo eman zieten hasiera Martindegiko San Fermin Jaiei, eta igandera arte izango dute jarraipena. Atzo, giro ederrean pasa zuten eguna Martindegiko auzotarrek, festen hasierarekin, haur jolasekin, puzgarriekin, herri kirolekin, eta Eider Tolosak eta Elaia Diazek eskainitako erromeriarekin. 

Atzokoari segida emateko, gaur arratsaldeko 17:30etan, kalejiran auzoko txokoak igaroko dituzte auzotarrek, eta jarraian, txikiek puzgarrietan saltoka eta zilipurdika ibiltzeko parada izango dute.

Arratsaldeko 20:00ak aldera, sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango dute, pintxoen laguntzarekin. Ondorengo sagardotegiek eskainiko dute haien sagardoa: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre-Gain, Iretza, Artola, Elutxeta, Indioene eta Bereziartua.

Sagardo dastaketa amaitu ondoren, tortilla lehiaketako irabazlea iragarriko dute, Akelenea jatxetxearen saria jasoko duena. Eta afalostean, Bide Batezen doinuek emango diote amaiera egunari. 

 
Bihar, egun osoan ekintzak 

Bihar goizeko 10:30etan, mobidak esnatuko du auzoa, eta eguerdian, goiko aristian oroigarri xume bat eskainiko dute, «gure artean ez daudenentzat». Horrez gain, Tturko familiari eskertza egingo diete, «ematen diguten harreragatik». Jarraian, bazkari baten bueltan bilduko dira, eta arratsaldetik gauera bitartean, ekintza mordoa izango dira auzoan.

SAN FERMINETAN GAUR

17:30, Kalejira

18:00, Puzgarriak

19:00, Dastatzeko tortillak jasotzea

20:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak, ondorengo sagardotegiekin: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta, Indioene eta Bereziartua

Ondoren, Tortilla goxoenaren emaitza, Akeleneak saritua

22:30, Erromeria, Bide Batez taldearekin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!