Hasi dira San Fermin jaiak, Martindegi auzoan. San Fermin egunez, goizeko 10:30etan elkartu dira auzotarrak, eta suziriak jaurti ondoren, kalejiran abiatu dira auzoan barrena, zapi gorriak lepoan jantzita, festei hasiera emateko. Igandera bitarte izango da zerekin gozatua, prestatu duten egitarau zabalarekin.