Bailarako lau talde txapeldun izateko fasera, Donosti Cupen

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 00:00

Makina bat partidu jokatu dituzte Zubipen, aurreko hiru egunotan.

Onenen artean izan dira Mundarroko hiru talde eta Hernaniko bat ligaxkan, eta aurrera egin dute.

Astelehenetik, Donosti Cupeko ehunka partidu ari dira jokatzen Gipuzkoako futbol zelaietan, baita Zubipen ere. Eta makina bat partidu jokatu dituzte bailarako taldeek ere, 19 talde ari baitira parte hartzen: Mundarroko 13, eta Hernaniko sei. Ligaxkarekin ekin diote denek, eta fase horretako hiru partiduak jokatuta, onenen pare aritu dira bailarako lau talde: Mundarroren kasuan, 19 urtez azpiko mutilak, 15 urteko mutilek B taldea, eta 11 urteko mutilen A taldea; eta Hernanikoen artean, 13 urteko mutilen A taldea. Horiek, bere multzoko bi onenen artean sailkatu dira, eta txapeldun izateko fasera egin dute aurrera.

Gainerako taldeek, kontsolazio fasea jokatuko dute orain, ligaxka hirugarren edo laugarren postuan bukatu baitute. Mundarroko 25 urtez azpiko nesken taldea da salbuespena. Haiek ez dute ligaxka bukatu oraindik, sei taldeko multzoan ari baitira. Hortaz, bost partidu jokatu beharko dituzte, aurreneko fase horretan. Aurreneko partidua 1-0 galdu zuten Añorgaren kontra, eta bigarrenean Martutenerekin berdindu. Atzo arratsaldean jokatu zuten hirugarrena, eta gaur jokatuko dituzte beste bi: Futfem taldearen kontra Matigoxotegin (10:30), eta Sant Gabrielen kontra Zubietan (15:30).

Gaur bertan hasiko dituzte kanporaketak, gainerako taldeek, izan txapeldunen fasean edo kontsolaziokoan. Final 32renetan ekingo diote batzuek, final hamaseirenetan beste batzuek, eta zuzenean final zortzirenetan, gutxi batzuek. Gaurtik larunbatera jokatuko dituzte kanporaketak eta finalak.

Gainera, Zubipen ere jokatuko dituzte kanporaketa ugari, da­­to­zen egunetan: 22 partidu gaur, goiz eta arratsalde (09:00etatik 21:00etara); eta beste zortzi bihar goizean (09:30-14:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!