Artile bilketa Goizuetan, uztailaren 11n eta 18an

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 3a, 00:00

Garbigunean jasoko du artilea Mendialdeko Mankomunitateak, 14:00etatik 16:30etara, zakuetan eramanda.

Artilea biltzeko bi egun finkatu ditu Mendialdeko Mankomunitateak, Goizuetan. Uztaileko bi astelehenetan izanen da, hilaren 11n eta 18an; eta Goizuetako garbigunean eginen dute, arratsaldeko 14:00etatik 16:30etara. Bertara, zakuetan eraman beharko dute artilea artzainek, eta ez obretako saka haundietan. Baimendutako kudeatzaile bati, Ecoferti, emanen dio artilea Mankomunitateak, konposta  egin dezan.

Zerbitzuaren kostua izanen da artzainek ordaindu beharko dutena: tratamendua eta garraioa. Eramandako artile kilo kopuruaren araberakoa izanen da kostu hori. Artzainak berak pisatuta eramanez gero, pisua adierazten duen baskulako tiketa eraman beharko du. Aldiz, pisatu gabe eramanez gero, Mankomunitateak pisatuko du artilea garbigunean.

Bitartekari lana «besterik ez» du eginen Mankomunitate­ak, artile bilketan: «izan ere, artilea hiri hondakin solidoa ez denez, ez daukagu gehiagorako eskumenik», azaldu du. Baina behin behineko laguntza bat emateko asmoz jarri du ekimena martxan: «abeltzaintzak eskualde­an duen garrantzia ikusita, eta artzainek artilea kudeatzeko di­tuzten zailtasunak agerian, artilea behar bezala kudeatzeko irtenbide puntuala emateko modua bilatu dugu», nabarmen­du du.

Goizuetan bezalaxe, Leitzako gar­bigunean ere jarri dituzte bilketa egiteko egunak: uztailaren 12an eta 19an, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara; eta uztailaren 14an, 15:30etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!